BERRIAK



2015/11/08
 
Ongi etorriak gure txokora!

Atal honetan, ikasturtean zehar sortuko diren ekintzak, erabakiak, batzarrak eta abar argitaratzen joan gara.

Gurekin harremanetan jartzeko helbideak eta korreoak hauek dira:

Jantokiko Arduradunarekin kontaktuan jartzeko idazkaritzara deitu. Telefono-zenbakia  94 681 04 61

Nereak mandatu eta abisu guztiak hartuko ditu, gero niri pasatzeko.

Edo nahi izanez gero, korreo elektronikoa erabil dezakezue  015090aa@hezkuntza.net


Hamabost egunero gure langileekin batzartzen gara, jantokiko funtzionamendua hobetzeko asmoz. Horretarako, denok saiatzen gara proposamenak ekartzen, eta pentsatu izan dugu oso ondo zegokeela ikasleek ere jarduera honetan parte hartzea.

Aurten, bat-bateko ideia izan da, eta "hautezkundeak" egin barik, Eneko Barrutia eta Asier Bascones ikasleak errepresentatzeko gure batzarretan izendatu ditugu. Hamar minutuko tartea emango zaie ikasleen iritziak eta ekarpenak adierazteko.

NOLA BATU AZKEN INFORMAZIO HAU? Bi mutiko hauek "Jantokirako Gomendioak" deituriko kaxa egin dute, eta ikastetxeko sarreran ipini dute, jantokiko ikasleak kutxan bertan euren ekarpenak emateko.